Aholkularitza-zerbitzua ETEentzat eta mikroETEentzat eta abokatu-zerbitzuak Donostian
Tel.: 943 22 43 13 E-mail: ?

Zerga-aholkularitza

Zerga-arloan aholkularitza ona izatea oinarrizkoa da edozein enpresa edo proiektu behar bezala garatzeko. Hori dela eta, Marqués Asesores aholkularitzak zure kasua eta zure enpresaren premiak aztertuko ditu neurri-neurriko plan bat eskaintzeko, zure proiektua edozein fasetan dagoela ere.

Gure profesional taldeak aholku emango dizu zerga-ikuspegitik zure enpresa-jarduera gauzatzeko modurik onena hauta dezazun, eta dagozkien zerga-erregistroetako alta eta izen-ematea kudeatuko ditu. Era berean, etengabe gidatuko zaitugu zergen, lege-aldaeren eta aurreikusitako aldaketen ezarpenean.

  • Tributazioa planifikatzen dugu emaitza optimizatu ahal izateko.
  • Enpresen zerga-aitorpen guztiak kudeatzen, egiten eta aurkezten ditugu.
  • Zerga-geroratzeak eta zergak itzultzeko prozedurak izapidetzen ditugu.
  • Behar izanez gero, zerga-prozeduretan esku hartzen dugu, eta alegazioak, errekurtsoak eta erreklamazioak aurkezten ditugu gure bezeroak defendatzeko.

Zure proiektura edo enpresara egokituko den zerga-aholkularitzako zerbitzu malgua eta profesionala eskaintzen dugu, edozein fasetan zaudela ere.