Aholkularitza-zerbitzua ETEentzat eta mikroETEentzat eta abokatu-zerbitzuak Donostian
Tel.: 943 22 43 13 E-mail: ?

Merkataritza-aholkularitza

Merkataritza eta sozietate zuzenbidearen arloko gure lantaldea jarriko dugu zure zerbitzura, zure proiektuan laguntzeko. Merkataritza-aholkularitza gisa, Marqués Asesores bidelagun izango duzu edozein sozietate eratzeko eta abian jartzeko prozesuan.

Zure proiektuarentzat figura juridikorik egokiena hautatzen lagunduko dizugu, eta izena lortzeko prozesuetan, Merkataritza Erregistroan izena ematen edo, behar izango balitz, merkataritza-izenak edo markak erregistratzen ere lagundu zaitzakegu.

Enpresa eratzeko hasierako prozesuan laguntzeaz gainera, neurri-neurriko merkataritza-aholkularitza emango dizugu merkataritza eta sozietate zuzenbidearekin zerikusia duten kudeaketa guztietarako. Hauek dira Gipuzkoan merkataritza-aholkularitza gisa egin ohi ditugun lanetako batzuk:

  • Sozietateekin lotutako edozein prozesutan aholku eta laguntza ematen dugu.
  • Administratzaile, egoitza eta estatutu aldaketak kudeatzen ditugu.
  • Laguntza eta aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua ematen dugu sozietateen aldaketa, fusio, zatiketa eta desegite prozesuetan.
  • Negoziazio eta arbitraje prozesuetan parte hartzen dugu sozietateetako arazoak konpontzeko.
Servicios de asesoría mercantil para empresas en Guipúzcoa