Aholkularitza-zerbitzua ETEentzat eta mikroETEentzat eta abokatu-zerbitzuak Donostian
Tel.: 943 22 43 13 E-mail: ?

Lan-aholkularitza

Zure enpresarentzat lan-aholkularitza baten bila al zabiltza Gipuzkoan? Marqués Asesores aholkularitzak ETEentzako lan aholkularitzan eta gestioan duen esperientzia jarriko du zure esku. 37 urtetik gora daramatzagu lanean enpresentzako lan-aholkularitzan zerbitzu arina eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko, beti zure proiektuaren premietara egokituta.

Lan aholkularitza eta gestioa eskatzen duen edozein prozesutan lagunduko dizugu, bai langileak kontratatzen bai nominak eta gizarte-aseguruak kudeatzen, eta neurri-neurriko aholkularitza-zerbitzua ere emango dizugu lan-legedian, hitzarmen kolektiboetan edo Gizarte Segurantzan egiten diren aldaketa guztietan.

Gipuzkoan ETEentzat lan-aholkularitzan egiten dugun lanaren helburua zure enpresaren lan-kudeaketarekin zerikusia duen guztian zuri konfiantza eta lasaitasuna ematea da. Profesionalak gara eta laguntza emango dizugu:

Contacta con Marques Asesores para recibir asesoría laboral para tu empresa
  • Langileen kontratazioaren gestioa eta aholkularitza.
  • Aldaketak langileekiko lan-harremanetan.
  • Nominak sortzea eta kudeatzea, gizarte-aseguruak, atxikipenen aitorpenak, ABE bajak eta laneko istripuen parteak.
  • Lan-erregulazioko espedienteen kudeaketa eta aholkularitza.
  • Enpresaren defentsa lan-ikuskapenetan eta prozeduretan, behar izango balitz; alegazioak, errekurtsoak, erreklamazioak aurkeztea.
  • Enpresa ordezkatzea adiskidetzeko ekitaldietan, GEPetan eta lan-arloko epaitegietan.
  • Gizarte Segurantzako prestazio-eskabideak izapidetzea.
  • Kotizazio-proiektuak eta erretiro-planak planifikatzea.
Servicios de asesoría laboral para empresas en Guipúzcoa