Aholkularitza-zerbitzua ETEentzat eta mikroETEentzat eta abokatu-zerbitzuak Donostian
Tel.: 943 22 43 13 E-mail: ?
Merkataritzaren, lanaren, zergen eta kontabilitatearen arloko aholkularitza eta gestoria zerbitzua

Marqués Asesores

Gipuzkoan enpresentzat aholkulari gisa hiru hamarkada luzetan egindako bidea da gure lanaren bermerik onenetako bat.

Marqués Asesores aholkularitzak diziplina anitzeko lantalde gaitu baten esperientzia jartzen du zure esku, eta enpresen aholkulari gisa irtenbide integralak eskaintzeko aukera ematen digu horrek. Edozein arlori erantzungo diogu berme osoz neurri-neurrira prestatutako aholkularitza- eta gestoria-zerbitzuarekin; barne hartzen ditugu merkataritza-arloa, lanarena, zergena eta baita kontabilitatearena ere.

Merkataritzaren, lanaren, zergen eta kontabilitatearen arloko aholkularitza eta gestoria zerbitzua

Gure eguneroko lanaren bidez gertuko tratua, zuzena, eman nahi diegu gure bezeroei gure lantaldearen bidez. Aurre egin beharreko proiektu bakoitzaren kudeaketa pertsonalizatua lanerako gure filosofiaren garrantzi handiko alderdia da enpresentzako aholkularitza-zerbitzu gisa. Gure zerbitzuak eskatzen dituzten enpresekin eta proiektuekin dugun inplikazioa funtsezkoa da gure bezeroek gure aholkulari-lanean jartzen duten konfiantza ulertzeko.

Kudeaketako tresna digitalen arloan berrikuntzaren alde egin dugun apustua da gure arrakastaren beste gakoetako bat. Abangoardia digitalarekin hartuta dugun konpromiso horrek gure bezeroekin dugun komunikazioa errazten du, baina, horrez gainera, enpresa-aholkulari gisa gure zerbitzuetan konfiantza duten proiektu guztien eguneroko lana errazten duten formakuntza-prozesuak gauzatzeko aukera ere ematen digu.

Zure premietara egokitutako aholkularitza eta gestoria, merkataritza-aholkularitza, lan eta zerga aholkularitza eta kontabilitate-zerbitzua.
Tresna eta software modernoak ditugu kontabilitatearen eta zergen arloan

Laguntza behar al duzu TicketBAI araudira egokitzeko?

Neurriko irtenbideak eskainiz lagunduko dizugu zure enpresa araudi berrira behar bezala aldatzea eta egokitzea lortzeko. Jar zaitez gure lantaldearekin harremanetan, eta aholku pertsonalizatua emango dizugu.

Marqués Asesores taldea

Beti etengabeko hazkunde eta formakuntza prozesuan murgilduta, belaunaldien txanda oinarrizkoa izan da 37 urte hauetan gure bezeroei kalitatezko zerbitzu profesionala emateko.

Marqués Asesores aholkularitzak lantalde moldakorra du, eta taldeko kideak jatorriz formakuntza-esparru ezberdinetakoak dira: abokatutza, lan-harremanak, ekonomia edo enpresa-administrazioa.