Aholkularitza-zerbitzua ETEentzat eta mikroETEentzat eta abokatu-zerbitzuak Donostian
Tel.: 943 22 43 13 E-mail: ?

Aholkularitza-zerbitzuak

Gipuzkoako enpresentzako aholkularitza-zerbitzu bat gara, 37 urteko esperientzia dugu eta edozein proiekturen era guztietako beharrei erantzuten diegu. Diziplina anitzeko gure lantaldeari esker, berme osoz aurre egin diezaiekegu ETEek, mikroETEek eta autonomoek lege-aholkularitzaren eta kudeaketa administratiboaren arloan dituzten premiei.

Marqués Asesores aholkularitzak neurri-neurriko aholkularitza eta kudeaketa zerbitzua eskaintzen ditu, eta gure bezero bakoitzari gertuko tratu pertsonala ematen diogu. Benetan uste dugu gure zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonekin konfiantzazko harremana izatea oinarrizkoa dela euren proiektuetan aholku ematean eta proiektuak kudeatzean emaitzarik onenak lortzeko.

Enpresentzako aholkularitza Gipuzkoan, 37 urtetik gorako esperientziarekin

Zerbitzu-karta zabala dugu enpresentzako aholkularitza gisa, eta horri esker laguntza guztiz pertsonalizatua eman diezaiekegu enpresei eta autonomoei, euren proiektu profesionala edozein fasetan dagoela ere.

Hasieran eta proiektua gauzatzean aholku emateaz gainera, edozein enpresaren eguneroko kudeaketa-lan administratiboa ere egiten dugu. Zein arlotan lagunduko dizugu?