Aholkularitza-zerbitzua ETEentzat eta mikroETEentzat eta abokatu-zerbitzuak Donostian
Tel.: 943 22 43 13 E-mail: ?

Finantza-kontabilitatea

Finantza-kontabilitatea oinarrizko zutarria da edozein proiektuk edo enpresak behar bezala funtzionatzeko. Marqués Asesores aholkularitzak ondo asko daki hori, eta hiru hamarkada baino gehiago daramatza lanean finantza-kontabilitateko zerbitzu profesionala eta zure enpresaren premietara egokitua emateko.

Servicios de contabilidad financiera para empresas en Guipúzcoa

Formakuntza eta aholkularitza administrazio-sailentzat

Zure enpresako administrazio-sailarentzat formakuntza eta aholkularitza zerbitzu baten bila bazabiltza, Marqués Asesores laguntzeko moduan dago. Kontabilitatearen arloko gure lantaldeak emaitzarik onenak lortzeko behar diren tresnak jarriko ditu zure administrazio-sailaren zerbitzura.

Arreta-zerbitzu erabat pertsonalizatua eskaintzen dizugu, eta eskarmentu handia duten gure profesionalek tresnen erabileran prestakuntza emango diote zuen administrazio-sailari, eta sortzen zaizkion zalantza guztiak ere argituko dizkio. Azken batean, laguntza profesionala emango dizugu zure enpresarentzat funtsezkoa den arlo batean, halaxe baita finantza-kontabilitatea.

Kontabilitate eta finantza zerbitzua neurrira

Zure enpresako kontabilitatea eraginkortasunez kudeatu nahi al duzu? Gipuzkoako kontabilitateko aholkularitza bat gara, eta zure proiektuaren zerbitzura profesional talderik onena jarriko dugu finantza-kontabilitatea kudeatzeko.

Zure proiektua edozein fasetan dagoela ere, Marqués Asesores aholkularitza arduratuko da kontabilitatea eta finantzak zaintzeaz. Jarduera hasi aurretik aldez aurreko bideragarritasun-azterketa egingo dugu, enpresarentzat kontabilitate-sistemarik onena ezarriko eta gainbegiratuko dugu eta zure enpresa berregituratzen ere aholku emango dizugu, egin beharra izango balitz. Nahi al duzu laguntzea?

  • Zure proiektuaren finantza-egoera eta errentagarritasuna gainbegiratzea.
  • Enpresaren kontabilitate-sistema ezartzean aholkularitza.
  • Kontabilitatearen mekanizazioa eta administrazio-lanaren kudeaketa.
  • Sozietateen urteko kontuak egitea eta kudeatzea.
  • Kontabilitateko liburuak euskarri digitalean legeztatzeko kudeaketa.
  • Aholkularitza finantzak berregituratzeko eta aktiboak optimizatzeko.
  • Enpresa-jarduerari buruzko laguntzen eta dirulaguntzen kudeaketarekin zerikusia duten tramiteak.

ETEentzako Gipuzkoako kontabilitate-aholkularitza bat gara, eta gure zerbitzua zure proiektura egokitu nahi dugu.