Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Informazio gehiago lortzeko edo konfigurazioa aldatzeko argibideak lortzeko, zoaz gure Cookie-gidalerroetara Cookie Gidalerroak Aceptar-cookies

ZERBITZUAK

Aholkularitza arloan enpresek dituzten beharrizanak asebetetzearren eskaintzen ditugun zerbitzuak ondorengoak dira.

LAN HARREMANAK

Lan harremanen arloko aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak

  • Langileen kontratazioa, lan harremanen aldaketak eta bere iraungipenez kudeatu eta aholkatzen dugu.
  • Kontratazioen hobariak, dirulaguntzak, etab. kudeatzen ditugu.
  • Segurtasun sozialak eta lan-sariak egiten ditugu, atxikipenen aitorpenak, aldi baterako lanerako ezintasunak eta lan istripuen jakinarazpenak egiten ditugu.
  • Lan hitzarmenari, lan harremanen legediari eta Segurtasun Sozialeko legediari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu.
  • Zailtasunean dauden enpresei aholkatzen diegu eta Enplegua Erregulatzeko Espedienteak kudeatzen ditugu.
  • Ikuskaritza prozesuetan enpresaren defentsan jarduten dugu eta lan arloko prozesuetan, alegazioak, errekurtsoak eta eskaerak egiten ditugu.
  • Adiskidetze-egintzetan, PRECOren eta lan-arloko epaitegiaren aurrean enpresa ordezkatzen dugu.
  • Segurtasun sozialeko prestazioen eskaerak aholkatu eta kudeatzen ditugu.  
  • Kotizazio proiektuak eta erretiroen aurreikuspenak antolatu eta aholkatzen ditugu.